sábado, octubre 01, 2005

Txikitako besarkadarik luzeena

hamahiru urte, hamaika esperientzi, irla bat eta bi neska.

Bata Loraine.
Kostaldekoa. Alaia, eta polita,.. polita oso.
Bere begietan ikusten nuenean nere irrifarra erreflexatuta,..
.. nere irrifarrak dena esaten zuen.

Ta bestea,.. bestearen izena eztakit. Eztet uste iñoiz jakin nunik ere. Bañan gustoko nuen. Bere ile beltzaran luzearekin. Ez genion iñoiz elkarri ezer esan.

Udako kanpamendu bat zen.

Ene bizitzako udarik politenetako bat.

Azkeneko eguna iritsi zen.
Adioen eguna.
Danak negar malko saltsa hartan murgildurik, amaren besoetatik indarrez kentzen gaituzten hiru urtetako umeak bagiña bezela, lehen klaseko egunean.

Eta hezetutako hainbeste begiren artean bi. Ile beltzaraneko neskarenak. Elkarri begiratu eta besarkatu giñen.

Ez genuen ezer ere esan. Nahikoa genuen. Nere besoetan neukan, eta enuen gehiagorikan behar.

Eztakit zenbat denbora egon giñan besarkatuta,.. bañan badakit jende askori besarkada eman ahal izan gabe geratu nintzela neska hura besarkatzearren.

Orain gogoratuz,.. atzera begira, polita iruditzen zait.
Nola hitzegin eztezun pertsona batekiko, honelako sentimendu politak sor daitezkeen,... soilik begiradez elikatutako harreman baten baitan.