sábado, junio 24, 2006

True Love Waits

Berriz ere, urteko gabarik motzena izan zen atzokoa.

Ekainak 23.

Atzokoa ordea, are motzagoa izan zen.

Goizeko 3rak ziren. Eta nere senak esaten ziten hura zela gaba. Norbait gurutzatuko zela berriz ere nere bizitzan. Ez det esan nahi somatzen nuenik... banekien.

Begi politeko neska bat zen. Sinisteko moduko irrifarra, eta beharbada, mutil gosetiez inguratutako kuadrila hartan, lekuz kanpo ikusten zuen bere burua.

Neregana hurbildu eta,.. "haspertzen ari naiz" lehun bat hasperenaz lagundurik. Begirada komplize bat eta ondoren, ohiko galderak, ohiko erantzunak; jaioterria, lanbidea,.. zergatik galdetuko diogu elkarri, gaba hortan ezebe axola etzaizkigun simplekeriak?

Bidea hasia genuen. Irrifarre egiten zidan bakoitzean nere belaunek fallo egiten zuten, ni hurtzeko aurreko pausua izango balitz bezela. Ezinegon masokista hartan oso gustora aurkitzen nintzen ordea. Alkohola zainetan, tabako paketea toperaño beteta eta gaba osoa aurretik. Bañan nere gaba hartako gidoiak espero enuen norabide bat hartu zuen.

Nere laguna etzegoen ondo;

-Enaiz ondo aurkitzen, kanpora noa.

Ni eta neskaren artetik pasa eta tabernaren kanpoaldera abiatu zen. Segundu batez, aldentzen utzi nuen. Banekien bere atzetikan jun behar nuela. Nere laguntza behar zuela. Bañan banekien ere,taberna hartatik ateratzekotan, Gernikako neska hura enuela sekula berriz ere ikusiko.

Neskak nere aurpegia ikusi ondoren, ulertu zuen bukatu zela. Berriz ere bere kuadrilarekin geratu beharko zela, beste mutil batek bere sokorro haieneei erantzun arte.

Bañan ezin nuen bakarrik utzi laguna. Iñoiz.

Radiohead-en True Love Waits entzun daiteke resaka usaia duen gela hontan, lehiotik bestaldera kaioak ekaitzetik babesteko aterpe bat bilatu nahian hegaz dabiltzan aldian. Nere burua konbentzitzen deten bitartean ondo egin nuela.

Eta okerrena da, neretzako nahikoa dela. Aukera izan nuen. Berak aukeratu ninduen. Eta orain izan zena, eta izan zitekeenari hamaika buelta emateko denbora daukat nere laguna berriro ere gaixotu arte.