domingo, octubre 23, 2005


kapullo

Metamorfosia

Entzunzazue Razzmatazz (BCN)koek egin diguten laugarren errekopilatorioa. Benetan pena merezi du. Berau entzuten hari naiz zuei idazten ari natzaizuen bitartean.

Metamorfosi bat gertatzen ari da nere baitan. Eta aldaketa guzti hauek beldurraren inguruan gertatzen ari dira. Urriaren 1ean idatziriko "Beldurrari beldur" post-ean egindako autoproposamena burutzen ari naizela esan daiteke.

Jazz Dantza klasetan izena eman det. Neri beti gustatu izan zait dantzatzea eta deskonektatzeko aukera ona iruditzen zitzaidan. Bañan gehien erakartzen ninduena, beldurra zen. Hamaika beldurrek aldentzen ninduten dantza egiteko aukeratik.

Eta jada hasi naiz dantzatzen.

Metamorfosia gertatzen hasi da, aldaketa batzuk, naiz eta ttikiak izan, soma daitezke. Eta bide ona dela zihur naiz.

Bienbitartean, kapullo bat izaten jarraitzen det.

miércoles, octubre 12, 2005


voil�!

un bes barna

Bartzelonan eon nintzan joan zan astean.
Haruntz juten naizen bakoitzean,... indarberrituta etortzen naiz.
Zu zera nere erregayik onena!!


Antzerkira egin nuen bisita.
Obra improbisatua.
Teatreneu, toperaiño beteta... eta bapatean, pastazko betaurrekoak zituen aktoresa eszenatokitikan jeitsi zan. Garai bateko "Un, Dos, Tres,.." hartatik atera zela zirudien. Eta nigana etorri zen zuzenean, bigarren filan.

Krabelin bat eman eta eszenatokira bueltatu zen beregana juteko keiñua egiñaz.
Momentu hortan,.. ni neu izateari utzi nion, edo beharbada,.. ni neu izateari ekin nion,..

eztakit,.. gauza da, lotsa eta beldurrez josita aktoresaren albuan erdi-etzan nintzala; desamorearen papera egiten ari zela, nere eskua bere bizkarrean jarri eta krabeliñarekin laztandu nion sudur punta,.. nere behatzez haren masaila eta muxu batekin bukatu genuen nere lehenengo eta azkeneko papera antzerki munduan,... 30 segundu besterik etziran izan,.. bañan topikoak esan hoi duen bezela,.. neretzako bizitza oso bat izan zen,..a ze lotsa!! jende guztia txaloka hasi zan, zihurrenik nere zihurtasun faltsuaren enbidiatsu, ni kaka inda neon bitartean,..


Gaueko hamabiak ziren Raval-eko jatetxe posmodernistara iritsi giñanean. Kandelen argiak iluminatzen zituen nere konpañiaren begiak, aukeraz beteriko karta retro hark, gaiñontzeko aurpegia itzalpean usten zion bitartean. Eta bere ahotikan atera zan eskeintza,..

-Ostrak elkarbanatuko al ditugu?

Lehenengo aldiz jan nituen ostrak. Aurreko "post" batean beldurraren inguruan egindako erreflexioa aintzat hartuta,...

nola izan daiteke probatu ez degun zeoze ez gustatzea?

,.. ba itsasoari kosk egitea bezela izan zen.

sábado, octubre 01, 2005


aio

Txikitako besarkadarik luzeena

hamahiru urte, hamaika esperientzi, irla bat eta bi neska.

Bata Loraine.
Kostaldekoa. Alaia, eta polita,.. polita oso.
Bere begietan ikusten nuenean nere irrifarra erreflexatuta,..
.. nere irrifarrak dena esaten zuen.

Ta bestea,.. bestearen izena eztakit. Eztet uste iñoiz jakin nunik ere. Bañan gustoko nuen. Bere ile beltzaran luzearekin. Ez genion iñoiz elkarri ezer esan.

Udako kanpamendu bat zen.

Ene bizitzako udarik politenetako bat.

Azkeneko eguna iritsi zen.
Adioen eguna.
Danak negar malko saltsa hartan murgildurik, amaren besoetatik indarrez kentzen gaituzten hiru urtetako umeak bagiña bezela, lehen klaseko egunean.

Eta hezetutako hainbeste begiren artean bi. Ile beltzaraneko neskarenak. Elkarri begiratu eta besarkatu giñen.

Ez genuen ezer ere esan. Nahikoa genuen. Nere besoetan neukan, eta enuen gehiagorikan behar.

Eztakit zenbat denbora egon giñan besarkatuta,.. bañan badakit jende askori besarkada eman ahal izan gabe geratu nintzela neska hura besarkatzearren.

Orain gogoratuz,.. atzera begira, polita iruditzen zait.
Nola hitzegin eztezun pertsona batekiko, honelako sentimendu politak sor daitezkeen,... soilik begiradez elikatutako harreman baten baitan.

king of afraids

Beldurrari beldur

Nik beldurrari beldur diot. Ta esango nuke, gehiengoak nere hitzak, "bere" egingo zituela.

Beldurrari beldur,..

Beldurra, gure bizitzan elementu berri bat sartzeko aukera dagoen bakoitzean aktibatzen degun defentsa-sistema besterik ez da.

Ze gerta liteke,.. sentsazio hoi ez bizitzearren,.. gauza berri asko bizitzeko aukera galtzear gaudela.

Beldurra sentitzea ez da txarra. Txarrena, bere alturan gelditzea da,... aurrera segitu gabe.

Saiatuko naiz gaurdanik, beldurrek ni indartzea; gauza berriak ezagutzeko bide luze honetan barrena sendoago jarraitzeko.

Al que vive temiendo
nunca le tendré por libre.

Horacio