sábado, septiembre 30, 2006


erantzunik gabe

viernes, septiembre 29, 2006

Galderak

Ze izkutatzen dan irrifarre polit horren atzean,
zerk alaitzen o kezkatzen zaituen,
zerk emozionatu,
nor irakurri ta nor entzun,
dutxan dantzatzen o kantatzen dezun.
Noiz negar egin dezun azken aldiz,
ea zoriontxu zean..

..galdetzen diet nere gelako horma txuriei,
nere logure ezak,
gaur hartu deten kafe bakoitza,
burura ekartzen didan bitartean.

lunes, agosto 28, 2006


ez nitaz ahaztu

Hasierarik gabeko histori baten azken kapituloa?

Nigan hilik ikusten nituen sentimenduak piztu dira.
Nerabe baten moduan, nerbioak jota,.. gose eta logure eza lagun nituelarik.

Eta oraindik etzaitut ezagutzen...

Bañan nere barrenak guztiz esnatu baño lehen, ene albotik hurrundu zera.
Miñik eztut, ezpaitidazu denborarik eman.
Eta beharbada, hobe horrela, okerrago izan ezean...

etzaitut ezagutu...

Dena ematen hasia nintzen.
Beharbada gehiegi.
Bañan ezin jakin, ezpaidakit zer dagoen zure baitan.

Ahazten zaitudan bitartean,
zure begirada oroituko det,
nere azken nerabe estuasunak, galtzearekin batera.

...ta enauzu ezagutuko... ?

domingo, junio 25, 2006


itxoiten

sábado, junio 24, 2006

True Love Waits

Berriz ere, urteko gabarik motzena izan zen atzokoa.

Ekainak 23.

Atzokoa ordea, are motzagoa izan zen.

Goizeko 3rak ziren. Eta nere senak esaten ziten hura zela gaba. Norbait gurutzatuko zela berriz ere nere bizitzan. Ez det esan nahi somatzen nuenik... banekien.

Begi politeko neska bat zen. Sinisteko moduko irrifarra, eta beharbada, mutil gosetiez inguratutako kuadrila hartan, lekuz kanpo ikusten zuen bere burua.

Neregana hurbildu eta,.. "haspertzen ari naiz" lehun bat hasperenaz lagundurik. Begirada komplize bat eta ondoren, ohiko galderak, ohiko erantzunak; jaioterria, lanbidea,.. zergatik galdetuko diogu elkarri, gaba hortan ezebe axola etzaizkigun simplekeriak?

Bidea hasia genuen. Irrifarre egiten zidan bakoitzean nere belaunek fallo egiten zuten, ni hurtzeko aurreko pausua izango balitz bezela. Ezinegon masokista hartan oso gustora aurkitzen nintzen ordea. Alkohola zainetan, tabako paketea toperaño beteta eta gaba osoa aurretik. Bañan nere gaba hartako gidoiak espero enuen norabide bat hartu zuen.

Nere laguna etzegoen ondo;

-Enaiz ondo aurkitzen, kanpora noa.

Ni eta neskaren artetik pasa eta tabernaren kanpoaldera abiatu zen. Segundu batez, aldentzen utzi nuen. Banekien bere atzetikan jun behar nuela. Nere laguntza behar zuela. Bañan banekien ere,taberna hartatik ateratzekotan, Gernikako neska hura enuela sekula berriz ere ikusiko.

Neskak nere aurpegia ikusi ondoren, ulertu zuen bukatu zela. Berriz ere bere kuadrilarekin geratu beharko zela, beste mutil batek bere sokorro haieneei erantzun arte.

Bañan ezin nuen bakarrik utzi laguna. Iñoiz.

Radiohead-en True Love Waits entzun daiteke resaka usaia duen gela hontan, lehiotik bestaldera kaioak ekaitzetik babesteko aterpe bat bilatu nahian hegaz dabiltzan aldian. Nere burua konbentzitzen deten bitartean ondo egin nuela.

Eta okerrena da, neretzako nahikoa dela. Aukera izan nuen. Berak aukeratu ninduen. Eta orain izan zena, eta izan zitekeenari hamaika buelta emateko denbora daukat nere laguna berriro ere gaixotu arte.

domingo, enero 29, 2006


Putzua

Euria zapatean

Euria dakat zapatean.
Berdin dio nun zapaldu, beti topatuko dut putzu bat nere oinpean.
Euria dakat zapatean.

domingo, diciembre 11, 2005


itxaro pena

Abenduak 11

Abenduak hamaika.
Hamaika abendu.

Gustatuko litzaidake hamaika abendu izatea oraindikan ikusteke.

domingo, octubre 23, 2005


kapullo

Metamorfosia

Entzunzazue Razzmatazz (BCN)koek egin diguten laugarren errekopilatorioa. Benetan pena merezi du. Berau entzuten hari naiz zuei idazten ari natzaizuen bitartean.

Metamorfosi bat gertatzen ari da nere baitan. Eta aldaketa guzti hauek beldurraren inguruan gertatzen ari dira. Urriaren 1ean idatziriko "Beldurrari beldur" post-ean egindako autoproposamena burutzen ari naizela esan daiteke.

Jazz Dantza klasetan izena eman det. Neri beti gustatu izan zait dantzatzea eta deskonektatzeko aukera ona iruditzen zitzaidan. Bañan gehien erakartzen ninduena, beldurra zen. Hamaika beldurrek aldentzen ninduten dantza egiteko aukeratik.

Eta jada hasi naiz dantzatzen.

Metamorfosia gertatzen hasi da, aldaketa batzuk, naiz eta ttikiak izan, soma daitezke. Eta bide ona dela zihur naiz.

Bienbitartean, kapullo bat izaten jarraitzen det.

miércoles, octubre 12, 2005


voil�!

un bes barna

Bartzelonan eon nintzan joan zan astean.
Haruntz juten naizen bakoitzean,... indarberrituta etortzen naiz.
Zu zera nere erregayik onena!!


Antzerkira egin nuen bisita.
Obra improbisatua.
Teatreneu, toperaiño beteta... eta bapatean, pastazko betaurrekoak zituen aktoresa eszenatokitikan jeitsi zan. Garai bateko "Un, Dos, Tres,.." hartatik atera zela zirudien. Eta nigana etorri zen zuzenean, bigarren filan.

Krabelin bat eman eta eszenatokira bueltatu zen beregana juteko keiñua egiñaz.
Momentu hortan,.. ni neu izateari utzi nion, edo beharbada,.. ni neu izateari ekin nion,..

eztakit,.. gauza da, lotsa eta beldurrez josita aktoresaren albuan erdi-etzan nintzala; desamorearen papera egiten ari zela, nere eskua bere bizkarrean jarri eta krabeliñarekin laztandu nion sudur punta,.. nere behatzez haren masaila eta muxu batekin bukatu genuen nere lehenengo eta azkeneko papera antzerki munduan,... 30 segundu besterik etziran izan,.. bañan topikoak esan hoi duen bezela,.. neretzako bizitza oso bat izan zen,..a ze lotsa!! jende guztia txaloka hasi zan, zihurrenik nere zihurtasun faltsuaren enbidiatsu, ni kaka inda neon bitartean,..


Gaueko hamabiak ziren Raval-eko jatetxe posmodernistara iritsi giñanean. Kandelen argiak iluminatzen zituen nere konpañiaren begiak, aukeraz beteriko karta retro hark, gaiñontzeko aurpegia itzalpean usten zion bitartean. Eta bere ahotikan atera zan eskeintza,..

-Ostrak elkarbanatuko al ditugu?

Lehenengo aldiz jan nituen ostrak. Aurreko "post" batean beldurraren inguruan egindako erreflexioa aintzat hartuta,...

nola izan daiteke probatu ez degun zeoze ez gustatzea?

,.. ba itsasoari kosk egitea bezela izan zen.

sábado, octubre 01, 2005


aio

Txikitako besarkadarik luzeena

hamahiru urte, hamaika esperientzi, irla bat eta bi neska.

Bata Loraine.
Kostaldekoa. Alaia, eta polita,.. polita oso.
Bere begietan ikusten nuenean nere irrifarra erreflexatuta,..
.. nere irrifarrak dena esaten zuen.

Ta bestea,.. bestearen izena eztakit. Eztet uste iñoiz jakin nunik ere. Bañan gustoko nuen. Bere ile beltzaran luzearekin. Ez genion iñoiz elkarri ezer esan.

Udako kanpamendu bat zen.

Ene bizitzako udarik politenetako bat.

Azkeneko eguna iritsi zen.
Adioen eguna.
Danak negar malko saltsa hartan murgildurik, amaren besoetatik indarrez kentzen gaituzten hiru urtetako umeak bagiña bezela, lehen klaseko egunean.

Eta hezetutako hainbeste begiren artean bi. Ile beltzaraneko neskarenak. Elkarri begiratu eta besarkatu giñen.

Ez genuen ezer ere esan. Nahikoa genuen. Nere besoetan neukan, eta enuen gehiagorikan behar.

Eztakit zenbat denbora egon giñan besarkatuta,.. bañan badakit jende askori besarkada eman ahal izan gabe geratu nintzela neska hura besarkatzearren.

Orain gogoratuz,.. atzera begira, polita iruditzen zait.
Nola hitzegin eztezun pertsona batekiko, honelako sentimendu politak sor daitezkeen,... soilik begiradez elikatutako harreman baten baitan.

king of afraids

Beldurrari beldur

Nik beldurrari beldur diot. Ta esango nuke, gehiengoak nere hitzak, "bere" egingo zituela.

Beldurrari beldur,..

Beldurra, gure bizitzan elementu berri bat sartzeko aukera dagoen bakoitzean aktibatzen degun defentsa-sistema besterik ez da.

Ze gerta liteke,.. sentsazio hoi ez bizitzearren,.. gauza berri asko bizitzeko aukera galtzear gaudela.

Beldurra sentitzea ez da txarra. Txarrena, bere alturan gelditzea da,... aurrera segitu gabe.

Saiatuko naiz gaurdanik, beldurrek ni indartzea; gauza berriak ezagutzeko bide luze honetan barrena sendoago jarraitzeko.

Al que vive temiendo
nunca le tendré por libre.

Horacio

domingo, septiembre 25, 2005


hola peque�o!

Oroitzen zaitudan bakoitzean...

Oroitzen zaitudan bakoitzean,
zerbait piztutzen da ene barnean.

Zure gutunak, gure gutunak,...berrirakurtzen ditudanean,
zerbait piztutzen da ene barnean.

Azkeneko boladan, ez da maiz gertatzen.
Bañan iraganaren aurpegirik politenetakoa erakusten didazu.


Esan hoi da, pertsona bat, berataz oroitzen diren bitartean, existitu egingo dala.
Ba zu, beti existituko zera nere baitan.

lunes, agosto 22, 2005


...etzen berriro zaldia izango,...

Askatasuna

A Lack of Color entzun daiteke studioan.
Bakarrik nao.
Eta nere bazkal osteko zigarroaren amatatzearekin batera, leihotikan arratsaldeko argi zoragarri bat sartzen dela konturatu naiz.
Studio osoa ilunpetan, eta leihotikan argi izpiak nere keari hamaika forma atereaz.
Eta momentu batez, institiboki, argi hori nereganatu eta leihora atera naiz argi polit hura ikusteko,.. bañan eguzkiak itsu utzi nau. Konturatu naiz,.. argi izpi hoiek ederrak zirela zeuden tokian,.. leihotikan sartuz studioaren ilunperantz.

Hasieran konplexua dirudien egoera honek, erreflexio oso simple batetara eraman nau;

Maiz, gustatzen zaigun edoze, gureganatzen saiatzen gera. Bañan alboan jartzea, beraregaz disfrutatzeko, besterik etzaigu geratzen.

Mikelek maiz esan ohi du,.. txoriari hegoak ebaki banizkio,..neria izango izango zen,.. bañan horrela,.. etzen gehiago txoria izango. Bere simpletasunanean,.. ze hitz haundiak.

Txikia nintzenean asko markatu nauen pelikula bat ikusi nuen. Ez dakit haren izenburua eta ez det berriro ikusi ere. Bertan, gaixotasun sendagaitz bat zuen semeak, ahalik eta opari gehien egiten saiatzen zen aita bat zeukan, sufrimendu hura itzaltzekotan akaso,..

Semeak zaldia nahi zuen, eta aitak zaldia eman zion.
Semeak otsoa nahi zuen, eta aitak zaldia eman zion.

Bañan zaldia eta otsoa,.. etziren zaldi eta ez otso,.. etzedelako haien baso eta larreetan.
Eta aita gajuak,.. seme gaixoa, eta lekuz kanpo zeuden bi animali zituen alboan.
,... eta iñor ere zoriontsu,... pelikula horrek impotentziz bete eta betirako markatu ninduen,..

Argi izpi hoiek dauden tokian egonik politak diren moduan, ezin degu, gure berekoitasunaz, gustatzen zaiguna bere espaziotik mugiarazi;
ezin degu gure bikoteari aldatzen eskatu,
ezin degu gure lagunei behartu nahi ez dutena egitea,..
ezta beraien fallo txikiak aldatzea eskatu ere,..
ze,.. azken fiñean,.. bakoitza dan bezelakoxe maitatzea,.. hori da askatasuna.
Ta askatasuna azken fiñean,.. maitasuna.

sábado, agosto 20, 2005


...there isn't light

When the sun is off

Hemendik aurrera,.. noizean behin,..
diska bat egingo dizuet.

Nik kontauko dizuet zein diran nere motibazioak diska hori egiteko,...
... zeintzu diran bertako abestiak...
eta karatula.

Lehenengo honen titulua; When the sun is off

Martxo aldean Suedira egin nuen bidaiak inspiratuta.
Eguzkia sartzen denean zer sentitzen nuen,..
nola bizi den eguzkirik gabeko herrialde bat.
Gure eguneroko sentimendu askoren gidari den izar baten gabezia.

Bertan sentitutako hamaika inspirazio,.. 74min.-tan laburturik.
Hotza,.. gaba,.. trena,.. elurra,.. berraurkitzeak,..
beroa,.. ilunabarra,.. bizikletak,.. jende berria,.. adioak,..

Nere begirada gibelerantz zuzentzean,
nere Suediako bidaia gogoratzen detenean.
honako banda sonora darabilt buruan;


WHEN THE SUN IS OFF

There There___________RADIOHEAD
Low_________________COLDPLAY
Useless______________KRUDER & DOFMEISTER FT. DEPECHE MODE
Poor Leno____________ROYSKSOOP
Dance on vaseline_____THIEVERY CORP. FT. DAVID BYRNE
Purple_______________CRUSTATION WITH BRONAGH SLEVIN
Dirge________________DEATH IN VEGAS
Sonow_______________HERBERT
Southern Sound_______PAUL OANKENFOLD
Venus________________AIR
This Place Is A Prison___THE POSTAL SERVICE
All Is Full Of Love______BJÖRK
Deer Stop_____________GOLDFRAPP
Emotion 98.6__________MYLO

domingo, agosto 14, 2005


gurin-euli andere�oa

"Con onor muore chi non può serbar vita con onore."

Ohoreakin hiltzen da, bizitza ohorez mantendu ezin duena.

Oh Madama Butterfly! Zenbat alperrikako samin!

Atzo Operan eon nintzen.
Bai,.. operan.

Ene lehenengo aldia zen. Eta benetan esperientzi gomendagarria.
Sopranoaren aieneak bihotzaren azken zirrikituraino iritsi zitzaizkidan.

Sipario rapido è finne dell 'opera

sábado, agosto 13, 2005


Egintzazu lo,.. eta esnatzerakoan,.. amets!

Ils ne sont pas de bons temps pour les rêveurs

Ils ne sont pas de bons temps pour les rêveurs
Ez dira garai onak ameslariontzako.

Eta iñoiz ez dira izan,.. ezta izango ere.

Ameslaria unerik txarrenetan hasten da lanean.
Gero eta urrutiago gauza onak,.. are eta eremu haundiagoa bere magia martxan jartzeko.

Euria lagun.

Dena ondo doanean, ameslaria zoriontsu da,.. bañan ez da ameslari.

Eta ni? Zer naiz ni? Ameslaria ala zoriontsua?

domingo, agosto 07, 2005


Insignis-ficantis

Pinus Insignis-aren muda

Bizitza zikloz osatua dago.
Eta sugegorriaren erara, nik nere azala aldatzen hari zaidala sentitzet.

Eta nere suge-azal zaharra galtzear nagoen une honetan,.. enao eroso.
Noruntz noa? Beharbada, maizegi galdetzen diot nere buruari.
Berdin zait nun dagoen nere bizitzako hurrengo geltokia,..
bañan geltoki bat badagoela jakin beharra daukat.

Oraindikan eztakit ze kolore izango duen nere hurrengo azalak.
Ni neu, suge bera izanen jarraituko det. Bañan belardia aldatuz doa.

Ekaiñarekin batera, belar luzeak iritsi ziren,
egun beroak,.. eta gabak, are beroago.

Uda.

Gure norabidea bat delaz konbentzitzen dugunean gure burua,..
//
.. gauzak ez dira iñoiz guk uste,.. nahi,.. espero degun bezela.
Nork esango neri gehigekeriaz beteriko uda bat izango zala aurtengoa??
Eta beste neska bat gurutzatuko zela ene bidean?

Bai. Gaba aparteko momentua da neska bat ezagutzeko ezta?,.. ba nik urteko gabarik motzenean ezagutu nuen,..
Erditik ebakitutako zuhaitzaren enborra izango banintz, ondo ezagutu nauen neska bakoitzak, nere marrazki borobilak bortizki alteratu dituela soma genezake.
Nik uste haritza sendoa baño, Pinus Insignis hoietako bat naizela dirudiela maiz.

Beharbada, kontraesanez betetako tipo honen baitan,.. a m o d i o a kapitulu jogoso bat da.
Hamaika buruhauste,..
beldurra kompromezuari,..
Atreyu, hamaigabeko historian, Morla dortoka zaharren bila zebilen modura, lokaztutako paraje haietan,.. aurrepausu bat emateko sekulako esforzuakin,..
nere zaldi maite "Artax" galtzearen beldurrez akaso? Artax!!!

bañan ni enaiz Atreyu!!! nik eztakat zaldirik!!! zeri hainbeste beldur??
jeje,.. galdera ona,.. bai jauna.

Argi dakadana da eztitudala nere hankak lokatzetan sartuko,
neskak benetan pena merezi duela sentitu arte.
Hobe lokatz-putzu ertzetikan begiratzen geratzia,.. gero lokatzez goraiño aurkitzea baño zure burua eta beranduegi izan ateratzeko.

Koldarra? Ba bai. Ezer berririk?

sábado, junio 25, 2005


sentimenduen orrazia

Sentimendu kromatikoak con tocata y fuga

Hemen naiz berriro. Ta indatsu gaiñera.

Zoriontxua naiz. Zoriontxu nao. Zoriontasuna bizi det.
Ta pentsatzen deguna bañon errezagoa da.
//
Bizitza ez da txuri ta beltza.
Are gutxiago grixa.
//
Margolariaren kolorez beteriko paleta zaharraren baitan bizi gera.
Berak margotzen gaituela uste dugu maiz,.. gaur urdiña,.. atzo gorria,.. ta bihar? ea ze kolorez margotzen duen ene bizitza bihar..

Errexa izango litzateke ezta? Gure animo-egoerak margolari zaharraren esku dagoela siniztaraztea gure buruari.

Bañan ez da horrela. Gu geu gera gure paletaren jabe. Gu geuk egiten dugu gure bizitza zoriontxu eta zoritxarreko.

Eta nik,.. zoriotxu egin det nere burua.
//
Ostegunean izan zen.
Goizeko lauretan begi makarrak kendu, eta Donostiako Haizearen Orrazia-rantz abiatu giñen kamara ta guzti.

Penagarria da hain eskura izanik, lan bat izatea harantz hurbiltzeko behar nuen eskusa. Bañan pena merezi izan zuen.

Bertan bikote bat, berauen bizikletak lagun zituztela. Eta gu,.

Etzan urteko egunsentirik politena izan, bañan ispirazioak jota, argazkia primerakoa izan zen. Esforzuak justifikatzen dituenetarikoa. Egunero zergatik jeikitzen naizen lanera juteko gogoratzen dian hoietako argazki bat.
//
Arratsaldean,.. goizean agurtu ninduen eguzki bera, azkenekotan zen. Bañan bere azkeneko funtziorako galarik hoberenak gordeak zituen. Hamaika koloreko funtzioa.
Ta ni, lagun baten konpañian, malekoiaren arroketan barrena, ta garagardoak alboan.

Filosofia. Hura zen arratsalde hartako funtzioaren izena. Bi gizasemeren filosofia, en si bemol, con tocata y fuga,.. bañan batez ere,.. ALLEGRO.

domingo, mayo 08, 2005


hain gertu,.. hain hurrun

L'amour cinquante mètres sous terre II

Perfekzionismo Perfectionnisme Perfeccionismo Perfectionism

Hizkuntza danatan antzeko doiñua du. Izaera internazionala bait da.

perfeccionismo.
1. m. Tendencia a mejorar indefinidamente un trabajo sin decidirse a considerarlo acabado.

"Sin decidirse a considerarlo acabado"?? Zertarako bukatu??

Beharbada perfekzionismoa nere zamaetariko bat da. Bañan nere izaerak markatzen du. Nere ezaugarri guztiekin konsonantzian dago. Piszis.

(...)


Bai. Azkeneko kontaktu hura.. sasiperfektua izan zen. Eztio axola. Ni neuk borobiltzet ta kitto.

Zertarako arriskatu histori hain polit hau gaizki bukatzea? Zenbat bider berbiziaraziko nuen une zoriontsu hori? Historiarekin jarraituko banu, aukera serioak egongo lirateke gaizki bukatzeko. Eta jadanik enuke izango zeri heldu.

Enuke izango zeri heldu.

vértigo.
(Del
lat. vertīgo, -ĭnis, movimiento circular).
1. m. Psicol. Sensación de inseguridad y miedo a precipitarse desde una altura o a que pueda precipitarse otra persona.


"Ils ne sont pas de bons temps pour les rêveurs."

L'amour cinquante mètres sous terre

Hura izan zan ikusi nuen azkeneko aldia.
Bere beroki ilun eta luzearen lepoak, erdierakusten zidan bere irrifarra.

50 metro lur azpitik//

11 begirada gu bioi so egiñaz.
11 histori ezberdin gure baitan, bat ere ez ziñezkoa.

Noiz arte?

"Sans toi les émotions d'aujourd' hui ne seraient que la peau morte des émotions d'autrefois..."

sublife

sábado, mayo 07, 2005


the time,.. y a ti? te importa?

Sentimental Manifesto

"Egun bakoitza egun berri bat da.
Aldi bakoitza, lehenengo aldia."

Kezkatuta ninduen ene buruak. Zertarako bizi hamaika esperientzi ezberdin, gero haiek gogoratzeko kapaza ez banaiz izango?

Eskerrikasko Jean-Pierre Limosin.

look forward yann,.. look forward

iraganaz bizi ala iraganak hil?

"Piscis. Oiñak lurrean baño, bere munduan bizitzea nahiago du. Gaur eztezu izango suerterik amodioan."

Gaur eztetela suerterik izango? Ta atzokoa suerte ona izan al zen? eranegunekoa akaso?

Amodioan eztao suerterik. Guk lantzen degu gure bidea. "Caminante no hay camino, se hace camino al andar". Ostia! ta ni zertan ai naiz,.. sastrakak ereiten?

"Oiñak lurrean baño",.. "oiñak lurrean baño",.. nork esaten du zer den oiñak lurrean izatea? Eta horrela izango balitz ere, benetan honbesteko garrantzia al dauka gure oinpetik haizea nola dabilen nabaritzeak?

Ametsek zoriontsu egiten naute, eta ze!

Bai,.. behar bada, gehiegi begiratzen ditut nere bizkarretan utzitako momentu onak, eta hauen xarma hil dezakeen oraiña eta etorkizunari beldurra diet. Bañan etorkizuna eta oraiñaren baimenarekin,.. bien bitartean,.. holaxe,.. zoriontxua naiz. Eta ez dut haien beharrik.

lunes, mayo 02, 2005

puff,...

"Otra noche para el bar hemos salido a ver que pasa, una vez más, nos vamos a drogar.Va subiendo el calentón y se van llendo mis problemas, una vez más, mañana volverán.El mundo pasa ante mí y la película es muy mala, ciencia ficción, nos vamos a drogar. Hay quien busca el colocón y otros ¡sexo de rebajas!, yo estoy muy bien. Mañana volveré." kaotiko

Gau ona. Bai jauna. Jende oso bitxia dabil azken boladan. O,.. behar bada ni naiz. Espero ni izatea, ze ez da ona betikoa izatea. Gero eta geio ezagutu nere burua, are ta hijoputagoa sentitzen naiz. Okerrak zuzen daitezkelakoan,..

Jende bitxia. Jende bitxiak egiten du mundu hau haundiagoa. Ta edonon dao holako jendea, bañan aurkitzen dezunean, beraien olatua hartzen jakin behar da. Bestela beti geratuko zea hurrengo olatuaren zai, oiloipurdiakin, ta besteak hondarretan barrena, zu olatu haundiago bat hartuko zai zaudela.

Ta neskak? Neskak eztia itsasoan ibiltzen. Nere buru gaiñetik hegaz dabiltzan kaioak izango ote?

"Tristura haundia eragiten du, natura hitzegiten eta gizakiak entzuten ez duela jakiteak"

Larunbateko gabara bueltatuz. Jende bitxia. Puntua aurkitu nuen. Ezagutu ahal izateko ireki, bañan behar zan momentuan ixilik eoten jakin, haien erara igeri egiten jarrai dezaten, animali askeak bailiran bezela.

Portzierto, kontainer karrera bat egitekotan bazaudete, kontainer urdiñek rodamiento oso onak dauzkate...

kon tenedor

lunes, abril 25, 2005


bi maitatzen

Bilbotik bueltan

Behar nuen. Etzan ikaragarrizko gaba izan, bañan behar nuen. Nik ez padet juerga on bat botatzen,.. ez da astebukaera borobil bat.

Munduari -Ey!! Hemen naolaaa!!- esateko aukera eziñobea iruditzen zait.

Zergatik gustatuko zaigu horrenbeste gaba? (Okerrena da badakidala).

Ta bi neska elkarrekin maitatzen ikustea? Zergatik?

Oraingo hontan Bilbon izan zen. Nere parean zeuden biak. Bata bestea baño ederrago. Oso politak. Haien harteko begirada komplizeak bezain ederrak. Dios! Hoi da m a i t a s u n a ta beste guztia,.. ba eztakit. Berriz ere probatzen detenean, kontatuko dizuet.

hurrengo eguna

Zailena ez da lehenengo eguna..
.. ez jauna
akaso bigarrena ere ez. Bañan lortu det.
Bertan behera geratzen diren nere saiakera anitzetako bat izango al da blog-en mundu hau?
Zihurrenik baietz.

Ene burua ta konstantzia eztia batere ondo eramaten. Ta blog honek nere aurkako zentzuan ekin beharko dio, aurrera atera ahal izateko.

Beraz, egozentrismo puntu hau (ze azken fiñean, blog.en histori hau, egozentrismoaren azken herraminta baño ez da), nere konstantzia faltaren aurkako lehiatzat hartuko det.
Bai horixe. Ez da nere buruaz hitzegitea helburua, etzazuela gaixki pentsa. Soilik autolaguntza metodo berria.... edo ez

jueves, abril 21, 2005


stockholm01 Posted by Hello

Nere lehenengo eguna

Gaur da nere lehenengo eguna.
..? zergatik egitan dudan hau?
suposatzet,.. nere buruaz hitzeitea,.. gehiegi atsegin zaigulako